Josu, Xabier, Igor, Nerea, Ane, Martín, Maddi, Inés eta David.
Goalvolution da First Lego League Nazioarteko Zientzia, Teknologia eta Robotika lehiaketan, Begoñazpi Ikastola ordezkatu dauan DBH 4. mailako taldea. Aurkeztutako proiektua, zientifikoa eta barritzailea izanik, munduko 20 taldeen artean, onenetarikoa izan da. Taldea, FLL lehiaketan sartuta dagoan Global Innovation Award munduko finalera heldu da. Izan be, Norvegiako beste talde bategaz batera, Estatu Batuetan izango dan lehiaketaren finalean, Europako talde bakarra izango da.
Oraingoan, benetako arazo bati konponbide barritzailea bilatu behar izan deutsie. Aurten, gaia, kirola eta ohitura osasungarriak izanik eta First Lego Leagueko gidalerroei ekinez, Goalvolution taldeak bere ezagutza zientifik oak erabili dauz. Hau da, teknologia erabiliz, itsuentzat sortutako paralinpiar kirol bakarra dan Goalballera jokatzean eta ikusmen urritasuna daben jokalariei, orientatzen lagunduko deutsen besokoa diseinatu dau
Gainera, Goalvolution Begoñazpi Ikastolak garatzen dauan zientzia eta teknologiako hezkuntza proiektuaren eredu bikaina da. “Bost Eetan” oinarritutako Science ereduak (Erakarri, Esploratu, Azaldu, Landu eta Ebaluatu) edo (Engage, Explore, Explain, Elaborate eta Evaluate), ikasleei bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan, esperimentatu, gozatu, ikasi eta ulertzeko modua emongo deutse.
Lehen Hezkuntza 3. mailan dagozan ikasleek hasten daben ibilbide zientifiko hau, ikasgelatik haratago joango da. Izan be, First Lego League lehiaketan, Zientzia Azokan edota EHUko Kristalografia bezalako lehiaketetan parte hartzeak, prestakuntza zientifikoa praktikara eta ulermenera eroango dau, horixe izanik Ikastolak dauan programa zientifikoaren helburu nagusia.
Holan, ikasitakoa praktikan jarri, arrazoitu eta proiektuari erabilera praktikoa bilatuko deutsie. Zientzia ulertzeko beste modu bat.
Hau ez da Begoñazpi Ikastolako talde bat eskolarteko lehiaketa honetako final handira heldu dan lehen aldia izan. 2016an be, Washingtonen izandako finalean, Ikastolako neska-mutil talde batek paper-zapi bustiak birziklatzeko proiektua garatu eta azaldu eban eta.
Añadir comentario