–INA amaieraduna bezalako errima. Melodia edota soinua, neurria eta euskeraren erabilera zuzena… euskal kulturak dauzan baloreak handitze eta zabaltzeko aukera ezin hobea. Bertsolaritza, ikastorduan landu eta irakasteaz gain, eskolaz kanpoko jarduera be bada, gogor sartu da gainera. LH 5. eta 6. mailako zein DBH 1. mailako ikasleak daborduko astero murgiltzen dira bertsolaritza munduan, berbakaz solas eta jolasean, hitzetik hortzera.
Azken baten, mintzamena, sormen linguistikoa, ikasleak euskera erabiltzeko motibatzea eta gure hizkuntzaren transmisinoan behar-beharrezkoa dan artea partekatzea izanik helburu:
– Arkaitz Zipitria, bertsolaritza maisua.
Gainera, neska-mutilek mugak gainditu eta jende aurrean egoteko beldurra galdu ondoren, ideiak eta pentsamenduak ordenatuz, bertsoak osotu eta bota beharko dabez. Eta, eguneroko lanak emaitzak emoten dauz:
– Garazi Hormaetxe, Euskera arduraduna
Apurka-apurka ikasketa hau beste maila batzuetara zabalduko da. Nork daki hemendik urte batzuetara txapeldunak izango diran! Esanak esan, garrantzitsuena egiten dagoz:
– Arkaitz Zipitria, bertsolaritza maisua
Holan, ba, Begoñazpi Ikastolak ikasleen hezkuntzan oinarrizkoak diran baloreak sendotzeko beste baliabide bat eskaintzen deusku.
Añadir comentario