Ikastolako hezkuntza-ereduak adimen musikala eta instrumentu bategaz praktikatzeak dakarzan onurak sartu ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan. “Begoñazpi Ikastolan, 4 urteko umeek bibolina jotzen ikasten dabe”. Beharbada, hauxe da Ikastolako hezkuntza-sisteman dagoan jarduera musikalik deigarrienetakoa. Baina errealitate honen atzean askoz be gehiago dago, ikasleen adimen musikalari ahalik eta probetxurik handiena ataratea helburua dauan musika-proiektu integrala. Izan be, horixe da Ikastolak hezkuntza-proiektuaren barruan txertatu dauen Howard Gardnerren teoriak proposatzen dauzan zortzi adimenetako bat.

Añadir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *